Kalitatezko hotza gaztandegietarako

Jakin badakigu zein garrantzitsua den zu bezalako gazta-ekoizlearentzat, ahalik eta gehien mimatzea zure produktua egiteko prozesua. Horregatik, gazta egiteko etapa bakoitzean tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeari buruzko aholkuak ematen dizkizugu.

  • Hoztea eta gatzatzea: Esnea hozteko behar duzun neurriko depositua instalatzen dizugu. Gelako tenperaturak duen aldaketaren arabera, horrek gatzatze-prozesua egitean eragina duenez, klimatizatzea eskaintzen dizugu, etengabe 20 gradutan egon dadin.
  • Gatzuna: Gatzun-hozkailua instalatuko dugu, behar duzun ahalmenarekin eta zeharkako hozte-sistema batekin. Horrela, gatzuna hotza kontserbatzen duzu eta tenperatura egokian, gazta bere moldeetatik ateratzen duzunean behar duen gatz kantitatea xurgatzeko.
  • Egurastea: kamara honek gaztaren lehenengo heltze-puntua ematen du gatzunaren ondoren. Egurastea prozesuaren zati garrantzitsua da, gaztak azala sor dezan laguntzen baitu.
  • Heltzea: Egurastearen ondoren, gazta heltze-kamarara pasatzen da zuk erabakitako hilabeteetan. Parametroak automatikoki jar ditzakezu, baina tenperatura eta hezetasuna eskuz kontrolatzeko aukera ere ematen dizugu. Horrela, kamarari etekin handiagoa aterako diozu eta zure irizpideen arabera egindako artisau-gazta bat sortuko duzu. Gainera, gure heltze-kamarek Iparfríok diseinatutako aire-barreiatzaile bat dute. Aparatu honen bidez, airea kamara osoan modu uniformean eta astiro banatzea lortzen dugu. Horrela, denbora irabazten duzu gaztak leku batetik bestera eskuz aldatu gabe, barreiatzailerik gabe gazta batzuk beste batzuk baino lehenago heltzen baitira.
  • Kontserbazioa: zure gazta heltze-puntu optimoan dagoela uste duzunean, hozte- eta ontziratze-tenperaturara pasatzen da. Produkzio handia baduzu, hotza mantentzeko kamara bat izatea gomendatzen dizugu. Guk parametro desberdinak aplikatzen ditugu gure kamaretan, sortu duzun gaztaren kontserbazioa optimoa izan dadin, bai biltegiratzeko, bai salmenta-puntu batean kontserbatzeko.